02/16/2026 | Press release | Distributed by Public on 02/16/2026 03:38
Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) beste urrats bat eman du iraunkortasunaren eta ingurumenaren aldeko konpromisoan, Gipuzkoako Itsas Zaintza Sarearekin bat egin baitu. Horrela, PPA-a bazkide estrategiko bihurtzen da, ekimenari ekiteko behar diren euskarria eta bitartekoak bermatzeko.
MATER Ontzi Museo Ekoaktiboa buru duela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin lankidetzan, Itsas Zaintza Sareak itsasoari lotutako mota guztietako erakundeak biltzen ditu, Gipuzkoako itsasertzaren kontserbazioa sustatzeko ekintza sorta bat abian jartzeko.
Itsas Zaintza Sarearen zereginak dira, alde batetik, itsas hondakinak behatzea eta kostaldeko biodibertsitatea zaintzea. Parte hartzen duten eragileek beren ezagutza eskaintzen dute itsasoaren ingurumen-egoera zabaltzeko eta gizartea ekosistema horren egoera osasungarri baten alde inplikatzeko.
Bestalde, modu osagarrian, erakundeak bideratzaile gisa lan egiten du jardunbide egokiak sustatzeko eta komunitatea sentsibilizatzeko hainbat material, ekintza koordinatu eta komunikazio bateratuaren bidez.
Sarean sartzearekin batera, PPAk indartu egiten du iraunkortasunari lotutako estrategia, eta bere ahalmen logistikoa eta ekonomikoa egunez-egun itsasoa babesten dutenen zerbitzura jartzen du.